TECNIMAP 2010 oso emaitza ona lortuz amaitu da. Jardunaldi hauetan 6.200 teknologia eta administrazio publikoen inguruko adituek parte hartu dute. Erakusketa atalean 171 erakundek eta enpresa pribatuek parte hartu dute. “Administración electrónica a pie de calle” izeneko TECNIMAP 2010 Hiri-Guneak 8.000 bisitari izan ditu. Beraz, jardunaldien guztizko kopurua 14.000 pertsona baino gehiagokoa da, honek Espainiako gizarteak administrazioaren modernizatzearengan duen interesa erakusten duelarik.
Administrazioaren Modernizatzeari aplikatutako Informazioaren Teknologien erreferentzia den bienalaren hamaikagarren edizio honen helburua lortu da, hiritarrengana heldu baita eta hauei eskuragarri dauden zerbitzu publiko guztiak erakutsi baitizkie.
Jardunaldietan, Espainiako administrazioen egoera positiboki baloratu da eta “iraultza honetan” hiritarrek parte hartzearen beharra azpimarratu da.
Gainera, jardunaldiak Espainia Europar Batasunaren presidentzia garaian eman dira; beraz, TECNIMAP-en ondoko lurraldeei arreta berezia jarri zaie, lehen aldiz Batasunaren lurraldeen arteko komunikazioak onartuz eta TECNIMAP sarien categoría berezi bat sortuz; sari hauek zerbitzu publikoak hobetzeko aplikazioen inguruko ekimenei ematen zaizkie.
Edukien alorrean ere, TECNIMAP 2010 etorkizunerako erreferentzia izango da. Administrazio Publikoaren teknologiaren inguruko bienal honetan, modernizatzean hiritarrek parte hartzeko beharra eta sektore publiko eta pribatuetan elkarlanerako bideak sortzeko beharra jorratu dira.
Ideiak partekatzeko esperientzia-gune izateaz gain, etorkizuneko erronkak landu dira, elkarlanerako harreman gardenak sustatzeko eta administrazioaren gune guztietan hiritarrek parte hartzeko aukera izan dezaten.
Jardunaldien hiru egunetan zehar, hamabost mahai-inguru oficial eta hirurogei komunikazio eman dira, aurkeztutako 420en artean, marka izugarria TECNIMAP 2010-entzako. Bienal honen bidez, Administrazioaren zerbitzu elektroniko berrien garapenarenganako interesa bermatzen da.
Descargar Libro Tecnimap 2010 (PDF)